XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sinistu ez daiteken gauza Zer bizkaitar euskaldun guztiak ederto ezagutzen daben Aldizkaria da.

Illero-illero bizkaieraz irteten dan aldizkari txukun apaiña.

Eusko Lege-Batzar edo parlamentua ere aldizkari orren arpideduna zan, eta urtero-urtero legezkoa dan lez ordaintzen eban urteroko saria: 800 pezta.

Baiña urte onen asieran Eusko Lege-Batzarrako Liburutegiaren Zuzendariak idatzi dausku Zer`engaitik ardurarik ez daula guri jakiñaraziaz.

Erderaz idatzi digu! Euskalerriko Erri Euskaldunaren ordezkarien liburutegiko Zuzendariak euskeraz ez bait daki!.

Ez yaku Zer, guretzat baliozko gauza danik iduritzen Ez yaku axolarik!.

Eusko Lege-Batzarrari ez ote yako Bizkaiko Euskeragaitik axolarik?, Zer da ba Bizkaieraz idazten dan aldizkari bakarra.

Ez dau Bizkaierak beste aldizkaririk.

Bizkaierari emoteko, geiegi iduritzen ote yakez urteko 800 pezta oiek Eusko-Parlamentariei?.

Ez ote dabe gogoan, bizkaitarrek Eusko-Legebatzarrako Diputaduei zenbat diru emoten dautsen?.

Eusko Lege-Batzarrako liburutegiaren zuzendari Nagusi orrek, Lege-Batzar ortako Diputaduen ustea aurkezten ote dau?.

Orrela ba`da, eta Bizkaieraren alde 800 pezta emoteko gerturik ez ba dagoz, merke salduko dabe Parlamentari oiek gure Euskera zaarra!.

800 pezta. 365 egunen artean zatituta, eguneko 2`19 pezta! Ez ote dau ori ere Bizkai`ko Euskerak balio?.

. Ez dau gure ardurarik merezi!.

Sinistu ezin daiteken gauza, baiñan egin dana!.